Mixel Ducau
Mixel Ducau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1951ko azaroaren 9a (72 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Caroline Phillips |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Mixel Ducau (Baiona, 1951ko azaroaren 9a) Lapurdiko musikaria da. Jotzen dituen instrumentuen artean, besteak beste, gitarra, txirulak, saxoa, ttun-ttuna eta alboka daude. Ahotsak egin ohi ditu ere.
Ibilbide luzeko musikaria da eta 50 disko baino gehiagotan parte hartu du. Errobi taldean egin zen ezagun Anje Duhaldekin batera.
1984an Jean-Marie Ekairekin batera Orquesta Mondragon taldean sartu zen saxofoi-jole moduan eta haiekin bi urte egin zituen Espainian biran.
Joseba Tapiarekin Zaldibobo taldea sortu zuen rocka eta tradizioa nahastuz. 2003an, Caroline Phillipsekin batera, Bidaia taldea sortu zuen.[1][2]
TikTara munduko musika taldean ere jotzen du saxoa gaur egun eta konponketak egiten dizkio Oreka Tx taldeari.
2016an proektu berri bati ekin zion, Tosta Banda izena duena. Bertan zazpi hizkuntza gutxitutako partaideak daude. Mixel Ducau bandaren musika zuzendaria da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bidaia - Mixel Ducau. (Noiz kontsultatua: 2017-08-18).
- ↑ Mixel Ducau — Euskal kultur erakundea. (Noiz kontsultatua: 2017-08-18).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |